|
Metro Bilbaok doan uzten ditu instalazioak era askotako ekintzak egiteko, garraio publikoaren erabiltzaileen aberasgarri eta bidaiari balioa eransteko.
Metro Bilbaok, gizartearekiko arduratsua den enpresa izanik, gizarte inguru hobea sortzen lagunduko duten baldintzak garatzen lagundu gura du. Izan ere, metroa diseinatu zenetik, zer-nolakoa izan behar zuen zehaztean horixe izan zen alderdirik garrantzitsuenetako bat, gizarte osoari zerbitzua emango zion garraio publiko bihurtzea.
Erakundearen gizartearekiko erantzukizunak gizarte, kultura eta ingurumen gaietako kezka eta ardurak boluntarioki barruratzea ere eskatzen dio, zerbitzua ematen dion gizartearen aniztasuna ordezkatzen duten kolektiboak babestuz.
Horren harira, Metro Bilbaok hainbat urte daramatza kalitatezko garraio publikoaz harantzago doazen ekintzak garatzen. Azken batean, enpresek zeregin garrantzitsua bete behar dute gizartearen unibertso horretan. Erakundearen gizartearekiko arduran jarduteak gauzak egiteko modua aldatzea eskatzen du. Enpresak pertsona guztien bizitza hobetzea helburu hartuta kudeatzeko modura moldatzea, alegia.
Beraz, ideia nagusia Metro Bilbaoko instalazioak zabaltzea da, kalitatezko garraio publikoaren zerbitzuari balioa erantsiko dioten ekintzak egin daitezen. Filosofia horren barruan, metropoliko trena ustiatzen duen enpresa eginkor ageri da instalazioak halako ekintzak sustatu eta burutzeko uzten dituenean.
|