•Zerbitzu horretan 32 tren ibiliko dira goizaldeko ordu bietatik seietara.
•Larunbat gauetako ordutegiak izango dira ostiraletan ere. Trenak 15 minututik behin igaroko dira enborrean eta 30 minututik behin itsasadarren bi alboetan.
Bilbon, 2008ko ekainaren 4an. Iaz bezala, Metro Bilbaok hilabete aurreratuko du aurten ere udako gaueko zerbitzuaren hasiera. Ostiral honetan, ekainak 6, hasita, metroa zabalik egongo da asteburuetako gau guztietan, irailaren amaierara arte.
Zerbitzu horrekin asteburuko lehenengo gauetan eta goizaldean izaten den garraio eskariari erantzun gura zaio, azkeneko urteetan gero eta handiagoa baita, bereziki ekainean eta irailean. Iaz 16.000 pertsona baino gehiagok hartu zituzten gauetako trenak.
Metropoliko trena ustiatzen duen enpresak zerbitzua bezeroen beharretara egokituko du horrela, etengabe hobetzeko bere asmoaren haritik. Une hauetan Estatuan asteburuan zerbitzu etengabea ematen duen metro bakarra, eta munduan 65 orduz segidan zabalik egoten den bakarretako bat gara. 2007an hogeita lau orduko 80 zerbitzu antolatu zituen metroak.
Zerbitzuak ostiraletako gauak osorik hartzeko 32 tren gehiago sartu behar dira goizaldeko ordu bietatik seietara bitartean. Trenek neguko edozein ostiraletan baino mila kilometro gehiago egingo dituzte udako ostiraletan. 100 pertsona baino gehiago arituko dira gauero lanean dena ondo doala zaintzeko.
Maiztasunak larunbatean bezala
Ekainaren 6tik aurrera, ekain, uztail, abuztu eta iraileko gauetan trenak hamabost minututik hamabost minutura ibiliko dira Etxebarri-San Inazio artean eta ordu erditik behin Portugaleteraino (2 linea) eta Plentziaraino (1 linea), norabide bidetan.
Ordutegi berriek erantzun gura diote uda hurbiltzean ohiturak aldatzeak eta trena gero eta gehiago erabiltzeak areagotzen duten eskariari. Metroak zeharkatzen dituen herrietan aisialdi mugimendu handiagoa izaten denez eta herri eta auzoetako jaiak ere ugaltzen direnez, ekaineko eta iraileko ostiraletako zerbitzu etengabea jarri da. Gainera, berehala datozkigun Kobeta Sonic eta Bilbao BBK Live musika jaialdiak bezalako ekitaldi garrantzitsuek sortuko duten garraio eskaria ere hobeto aseko dugu horrela.
Gaueko zerbitzuaren maiztasunak
(ostiral, larunbat eta jai bezperak)
15 minutu Etxebarri-San Inazio enborrean
30 minutu Portugalete eta Plentziako adarretan

