web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Zerbitzua berezia du Bruce Springsteenen BECeko kontzertua amaitu eta gero

22/11/2007

Metro Bilbaok tren zerbitzua berezia eskainiko du Bruce Springsteenen BECeko kontzertua amaitu eta gero

Kontzertuaren ostean tren bereziak egongo dira

Bilbon, 2007ko azaroaren 22an. Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia jarriko du astelehenean, azaroak 26, gauean, Bruce Springsteenen kontzertua amaitu osterako. Helburua Bizkaia Arenatik irten eta etxerako bidea hartuko duten milaka pertsonen garraio eskaria asetzea da.

Zerbitzu berezia kontzertua amaitu eta gutxira hasiko da, bezeroak Ansioko metro geltokia betetzen hasi orduko. Asteleheneko tren zerbitzua ohiko orduan amaituko da, 23.00etan, alegia, eta kontzertura doazenentzako soilik hasiko da geroago. Ansio izango da metro zerbitzua hartzeko zabalik egongo den geltoki bakarra. Gainerako geltokiak irteteko baino ez dira zabalduko.

Metro Bilbaok informazio eta segurtasun dispositibo berezia jarriko du. Zerbitzu berezia erabiliko dutenei joan-etorriko txartela har dezaten gomendatuko diegu, txarteldegietan ilararik ez izateko. Geltokiko langileei jaramon egiteko ere eskatu eta eskertuko diogu jendeari.

Hiri trena ustiatzen duen gure enpresa honek zerbitzu bereziak prestatu ohi ditu ekitaldi edo gertakari publiko interesgarririk dagoen bakoitzean. Oraingoan 16.000 pertsona inguru bilduko dela aurreikusten dute antolatzaileek, eta horien garraio beharrak ase gura genituzke.


Metro Bilbaoren informazio telefonoa: 94 425 40 25.


elemento decorativoelemento decorativo