web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

1987-2006 arteko Ekonomia, Gizarte eta Ingurumen Oihartzunaren Azterlana

13/11/2007

XII. urteurrena:Metro Bilbaok 1987-2006 arteko bere Ekonomia, Gizarte eta Ingurumen Oihartzunaren Azterlana aurkeztu du

Bi hamarkada jorratzen dituen txosten oso eta xehe honen ondorio nagusia Metro Bilbaok, ekonomia, gizarte eta ingurumen ikuspegietatik on handia ekarri duela, hirian ez eze, Bizkaian eta Euskadiren multzoan ere. Duela 20 urte Metro Bilbao eraikitzearen alde egindako apustu estrategikoa ez zen, alferrik, funtsezko hiru zutabetan oinarritu zen: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta, ondorioz, aurrekontu publikoak beren zergekin elikatzen dituzten herritarren multzoa.

Tarte horretan, Bilboko metroa garraiabiderik erabiliena izatera heldu da, eta eragin ona izan du Bilboko metropoliaren eremuan. Azterlanean ekonomia eta gizarte ikuspegietatik eta jarduketa berrien garapenean sortu dituen inplikazio guztiak aztertu dira, metroaren eraikuntzak eta ustiapenak inbertsio, BPG, enplegu eta EAEko Ogasunetarako diru sarreretan ekarri duena zenbakitan jasoz.

Era berean, garraio azpiegitura hau gizartean noraino heldu edo sartu den ere erakusten da, herritarrengan, hiriaren irudian eta ingurumenean izan dituen ondoreen bitartez. Atal honetan, neurketa kualitatiboa izan da, ondorearen izaerak kuantitatiboki aztertzeko aukera eman duenean ezik.

Ekonomi oihartzuna

Garapen ekonomikoaren ikuspegitik, Bilboko metroak funtsezko papera izan du eraiki den bitartean enpresa hornitzaileengan izan duen ondoreen bitartez, bai termino ekonomikotan, bai nagusiki Bizkaian ta Euskadin dauden konpainiei eman zaizkien aukeren aldetik.

• Bilboko metroaren eraikuntzak eta ustiapenak 1987 eta 2006 artean eragin duen gastu 2.460 milioi eurokoa izan da, eraikuntzak gastu guztiaren %77,3 eta ustiapenak gainerako %22,7a eragin dituzte.

• Onuradunik handienak eraikuntza alorreko enpresak (%51,6), bankakoak (%17,2), beste garraio material batzuen alorrekoak (%15,7) eta beste enpresa jarduketa batzuenak (%6,1) izan dira. Geografikoki, gastua, batez ere, Metro Bilbaok zerbitzua ematen duen lurraldean egin da, Bizkaian (%67), alegia. Euskadiren multzoak ere berea jaso du, bertoko puntako enpresetara jo baitugu, berbarako, Beasaingo CAFengana, berari egiten baitzaizkio Bilboko hiri trenak fabrikatzeko eskari guztiak, lehen eta orain. Are gehiago esango dugu, CAF-Metro Bilbao elkarlana Gipuzkoako enpresak munduko trenbide alorreko erakusleihoko elementurik garrantzitsuenetako bat dela.

•Ekonomi oihartzunari dagokionez (ondore zuzen, zeharkako eta eragindakoak kontuan hartuta), gastu horrek, EAEn, tarte horretan, 2.016 milioi € zenbatu ditu.

•Metroak urtero 2200 enplegu baino gehiagori eusten lagundu du

•Jarduera ekonomiko honen ondoriozko zerga gastuak 221,3 milioi € izan dira (inbertitutakoaren %9 inguru).

Gizarte oihartzuna


Gizarte garapenaren ikuspegitik, metroa eskuinalde, ezkerralde eta hiriburuaren arteko garraiabide nagusi bihurtu da. Alde horretatik, azterlanak honako hauek azpimarratzen ditu:

•Bilboko metroa ari den eremuetako garraio publikoaren ardatz bihurtu da, eta automobil pribatuaren erabilpenaren gorako martxa moteltzen lagundu du. Alde horretatik Metro Bilbaok Bilboko metropoliaren garapen iraunkorraren garapenari izugarri laguntzen dio.

•Hiriaren irudiari dagokionez, metroak Bilbo zerbitzu goreneko hiri izateko estrategiaren haritik doan eta erabat horretan sartuta dagoen elementu modernoa da; Bisitariek zein bertakoek ondo ikusten dute; hemengoentzat harrotzeko beste arrazoi bat izatera ere heldu da.

•2006an, Metro Bilbaoren garraio jarduerak (ia 80 miloi bidaiarirekin) egunero 132.000 ibilgailu atera zituen errepideetatik (automobil bakoitzean batez beste 1,66 bidaiari joaten direla, eta metrorik izan ezean automobila hartuko luketela jota).

•Kopuru horien arabera, urtean 38.665 tona CO2 gutxiago isuri dira atmosferara.

•Azkenik, Metro Bilbaok aurkitu du lekua gizartearekiko arduratsua den enpresen artean. Estatuan Foretica erakundearen SGE21 arauaren ildotik Kudeaketa Etiko eta Gizartearekiko Arduratsuaren ziurtagiria eskuratu duen lehen garraio enpresa izan da, gainera, eta Bilboko metropoliaren ingurunean gizarte, kultura eta kirol ekimen sorta oparoa babestu du. Gizartearekiko duen erantzukizun eta ardurak nahierako zerbitzua eskaintzera eramaten du metroa, etengabe hobetzeko filosofiari eutsita, gizartearen beraren eskari eta behar zehatzak asetzen saiatzen diren erakundeei eta langileei esker (kirol, kultur ekitaldiak, herritarren ospakizun eta gertakariak...). Metro Bilbao, metroa baino gehiago.

elemento decorativoelemento decorativo