web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Zerbitzu berezia , apirilak 7, San Mamesera joatekodirenentzat

04/04/2007

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean, apirilak 7, San Mamesera joaten direnentzat

•Larunbateko ohiko zerbitzua 23.00etan amaituko da, Aste Santua delako.

•Trenak berriro hasiko dira, partida amaitu eta gero (23,50ak aldera), beste 45 minutuz, gutxi gorabehera, zaleak etxera eramateko.

•Partidaren ostean, bezeroak Indautxu eta San Mamesetik baino ez dira sartuko. Gainerako geltokiak bezeroak irteteko soilik zabalduko dira.


Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia aurreikusi du larunbaterako, Athleticen partidarako. Tren bereziak jarriko dira partidaren aurretik eta ostean. Ohiko zerbitzua 232.00etan amaituko da eta trenak berriro hasiko dira martxan 23.50etik aurrera, gutxi gorabehera, eta 45 bat minutuz, jendea etxera eramateko.

Metro Bilbaok gogorarazi gura du larunbatean ez dela gaueko tren zerbitzurik egongo, zerbitzua jai egun hauetan izaten den eskaerara doituko baita. Aste Santuan bidaiak edozein igandetan baino %40 gutxiago izan ohi dira eta, beraz, urte osoko erabiltzaile kopururik txikienak sasoi honetan izaten ditugu.

Larunbateko partidak zale asko erakarriko ditu taldea animatzera, eta etxera metroz itzultzeko aukera izango dute, trena futbol zelaitik gertuen dauden Indautxu eta San Mameseko geltokietan hartuta.

Hara tren berezien ordutegia, Etxebarri, Plentzia eta Portugaletera joateko:

•San Mames – Etxebarri - 00:55
•San Mames- Plentzia - 00:55
•San Mames- Portugalete - 00:46
•Indautxu – Etxebarri - 00:56
•Indautxu- Plentzia - 00:54
•Indautxu Portugalete - 00:45

Beste batzuetan bezala, inoizkako bidaiarioi joan-etorriko txartela eros dezazuen gomendatzen dizuegu, txarteldegietan ilararik ez sortzeko. Helmuga bakoitzerantz pixkana hel zaitezen ere gomendatuko genizueke denoi, jendetza handirik ez pilatzeko.

elemento decorativoelemento decorativo