Rafael Sarria Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusiak hartu zuen enpresa webik onenaren saria, Mikel Urizarbarrena Panda Softwareren presidentearen eskuetatik, joan den martxoaren 12an Guggenheim Bilbao Museoan egin zen ekitaldian
Web gunearen bertsio berria 2004ko martxoan inauguratu zen, duela hiru urte, alegia, eta 2006an ia 3 milioi bisita zenbatu genituen.
Hona hemen sarituak: enpresa kategorian metrobilbao.com; erakundeen kategorian Bilboko udala; pertsona edo elkarteen kategorian miribilla.net; astialdi / zerbitzuenean, sanesociety.org; publikoaren sarian quevidamastriste.com eta publizitate kanpainarik onenarena Lotería Ormaechea.
Eskerrik asko zuon interes eta sostenguarekin gure web gunea Metro Bilbaoren zerbitzuaren erreferentziazko eremu izan dadin lortzen lagundu diguzuen guztioi


