web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Zerbitzu berezia BECen egingo den Osakidetzako EPErako

09/02/2007

Trenen maiztasuna gehituko da jendeari hizkuntz eskakizuneko azterketak egitera joatea errazteko

Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia jarriko du BECen egingo den Osakidetzako EPErako

Metro Bilbaok, bihar, tren zerbitzu berezia jarriko du, Osakidetzak deitutako hizkuntz eskakizuneko azterketak egitera BECera joan behar duen jendearentzat.

07.00etatik 08.20ra, gutxi gorabehera,. 2. lineako trenen maiztasuna bikoiztuko da, eta bost minutukoa izango da. Lehenengo deialdi horretara 13.000 pertsona inguru dira joatekoak.

Era berean, eskaeraren arabera, arratsaldeko lau eta erdiak aldera ere zerbitzua gehitzeko asmoa dago, azoka esparru horretan beste 6000 pertsona inguru espero diren beste azterketa bat dagoelako

Metro Bilbaok informazio eta segurtasun dispositibo berezia ere jarriko du Ansioko geltokian. Metroa hartzera doazenei, txarteldegietan ilararik ez izateko, joan-etorriko txartela har dezaten, eta enpresako langileei jaramon egin diezaieten gomendatzen zaie.

Ohi denez, Metro Bilbaok zerbitzu bereziak antolatzen ditu gertakari edo ekitaldi publiko interesgarririk dagoen bakoitzean. Kasu honetan, Osasun Sailak egindako kalkuluen arabera, 20.000 pertsona ingururen garraio beharra ase nahi da.

elemento decorativoelemento decorativo