web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Bete eta egin beharrak

Bidaiarien eskubideak

2. artikulua
Hona hemen Metro Bilbaoren erabiltzaileen eskubideak:

Onetsitako Tarifen Koadroetan prezioa eta baldintzak zehaztuta ageri diren bidai txartelen artean aukeratzea.

Bidai txartel egokiarekin, daramatzaten eskuko gauza eta fardelekin eramatea, betiere gauza horiek gainerako bidaiariei trabarik egiten ez badiete.

Zerbitzua eteten bada, edozein gunetarako balio duen txartela doan eskurtzea, betiere bidaia kopuru mugatuko txartela baldin bazeramaten.

Metro Bilbaoko langileek begirunez hartzea eta eskatzen dieten laguntza eta informazioak ematea.

Geltoki eta Bezeroen Arretarako Bulego guztietan Metro Bilbaoko erreklamazioen liburua edo orriak zein Eusko Jaurlaritzako liburua edo orri ofizialak eskatzeko eta dagokion eran betetzea.

Akzesorioak (bizikletak, surf taulak, haurtxo aulkiak eta gurdiak...) doan eramatea, betiere Metro Bilbaoko langileek, trena oso beteta dagoelako zein gainerako bezeroentzat endredoa izan daitekeelako eragozten ez badie.

Metro Bilbaoren eginbeharrak

4. artikulua

Trenak eta jendearentzat irekita dauden instalazioak –kanpoko sarbideak, atalondoak, eskailerak, kaiak eta bestelakoak- baldintza egokietan edukiko dira, modu garbi, eroso, argitsu, osasungarri, ordenatu eta seguruan erabiltzeko.

10. artikulua

Metro Bilbaoko langileek begirunez hartuko dituzte bezeroak beti, eta eskatzen zaien informazioa ematen eta laguntzen prestu arituko dira.

18. artikulua

Mugitzeko arazoak edo zailtasunak dituzten pertsonek erabateko lehentasuna izango dute Metro Bilbaoko igogailu guztiak erabiltzeko orduan.

Metro Bilbaoren bezeroen eginbeharrak

25. artikulua

Tren barruan zein sarrerako eta irteerako balio-emaileen arteko eremuan dagoen jende guztiak bidai txartel egokia izan behar du. Bezeroak, abiatu baino lehen, sarrerako kontroletik pasatu behar izan du txartela, bestela ez baitu baliorik izango.

Eserlekurik hartzen ez duten 5 urtetik beherako haurrak doan egingo dute bidaia, txartelik gabe. B.D.A.k eta E.Z.A.k babestuko dituzte.

29. artikulua

Bidai txartel egokirik gabe doazen erabiltzaileek gainkargua ordainduko dute erabili duten edo erabiltzera doazen zerbitzuarengatik.

Metro Bilbaok Eusko Jaurlaritzan jarriko du bidaiarien kontrako salaketa, administrazioko arauurratzearen ondorioz dagokion zehapen-espedientea bideratzeko, 39/2003 legearen 91.1 c) artikuluan eta abenduaren 30eko 2387/2004 E.D.k onartutako trenbide-alorreko arautegiaren 90.3 eta 97. artikuluek dioten bezala, halakoetan 6.000 €ra bitarteko isuna jar baitaiteke.

Instalazioak erabiltzea

ez jan edo edanez erreanimaliak ez eramanpatinen edo antzekoen gainean ez ibiliaurikularrik gabeko musika edo irrati aparatuak ez erabiliEskailera mekanikoetan bezeroek eskuinetara eta eskudelari oratuta jarriko dira

32. artikulua

Bezeroek debekatuta dute:

Metro Bilbaoren edozein instalaziotan, kai eta trenetan barne, jatea eta edatea.
Lurrazpiko geltoki guztietan eta tren barruan erretzea.

33. artikulua

Bezeroek debekatuta dute:

Bidaian animaliak eramatea, edozein mota eta tamainakoak. Ezinduei eta itsuei gida eta laguntza txakurrak eta segurtasuneko langileei txakurrak eramaten utziko zaie.

34. artikulua

Bezeroek ez dute argazkirik edo bideo irudirik hartuko dagokien baimenik gabe, eurentzat eta ezelako erabilpen publikotarako erabiltzeko direnean ezik. Eurentzat direnean, Metro Bilbaoko geltokietako langileen berbazko onespena beharko dute.

Norbere erabilpenaren esparrutik kanpo erabiltzeko argazkiak edo bideo grabazioak egin nahi badira, baimena eskatuko zaio Komunikazio eta Kanpo Harremanen Sailari, eskaria aztertu eta, bidezkoa bada, baimena eman dezan.

35. artikulua

Metro Bilbaoren instalazioak zuzentasunez erabili behar dira, ekintza bandalikorik egin barik, eta beste inori trabarik egin barik, alegia. Bezeroak ardura eta errespetua zor die Metro Bilbaoko langileei eta gainerako bezeroei.

Horren haritik, gogoan izan debekatuta dagoela patinen edo antzekoen gainean ibiltzea, eta aurikularrik gabeko musika edo irrati aparatuak aurikularrik gabe erabiltzea.

Eskailera mekanikoetan bezeroek eskuinetara eta eskudelari oratuta jarriko dira.

Ezin da eskailera mekanikoetan eseri, korrika egin, edo oina eskaileraren alboetako tarte finkoetan ipini. Era berean, 5 urtetik beherakoek eurekin doan pertsonak helduta joango dira.

36. artikulua

Trenbide alorreko 39/2003 Legearen 86-5 artikuluaren arabera,

Metro Bilbaoko langileak, zerbitzuan ari direnean, agintaritzako agente izango dira, hitzez edo egitez aurre, eraso zein desmen egiten dietenei dagokien erantzukizuna eskatzera begira.

BOE, 276, 2003ko azaroaren 18koa, 40554 orr.


Oharra:

Metro Bilbaoren menpeko langileek trenak eta trenbide instalazioak kontrolatu eta zaintzen ari direla eskatzen dituzten identifikazio pertsonaleko datuak Metro Bilbaoren eta Eusko Jaurlaritzaren fitxategi automatizatu banatan sartuko dira, tren garraioaren araudia urratzearen ondoriozko zehapen prozedurak bideratzeko, behar izanez gero. Nahi baduzu, legeak aurreikusten dituen datuok ikusi, zuzendu, ezabatu ala aurkatzeko eskubideak baliatu ahalko dituzu, honako helbide hauetara idatziz: Metro Bilbao S.A. (Nafarroa 2 – 48001 Bilbo) edo Eusko Jaurlaritzaren Garraio Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza – Garraio eta Herri Lanen Saila – Garraio Zuzendaritza – Donostia kalea 1 – Gasteiz, bakoitzari bere esparruan.”

Osagai apaingarriaOsagai apaingarria